100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

uriola.eus 2015ko uzt. 21a, 14:51

Argazkia: Euskoguide

Bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak edota herri-kirol erakusketek osatzen dute Aste Nagusiko egitaraua. Aurtengoan azpimarratzekoak dira Bilboko XXXVIII. Estropada, jantzi tradizionalez apainduta joateko euskal dantzen topaketa, Korrontzi taldea Txistularien Alardean eta pilota txapelketak Erripako kaian. 

Argazkia: www.euskoguide.com

Aste Nagusia herri kirola eta folklorearen erakusleiho nagusiena eta zabalena bihurtuko da aurten ere. 100 ekitaldi baino gehiago antolatu dira bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak, herri-kirol erakusketak eta pilota lehiaketak barne. Bilboko XXXVIII. Estropadak eta Larrain Dantzak, urtero euskal jantzi tradizionalez apaindutako bilbotar gehiago batzen zaizkionari, garrantzia berezia hartzen dute. 

Areatzak eta Alde Zaharrak folkloreko eta bertako kulturaren erakusketa desberdinak hartuko dituzte aurten ere. Bertsolariak Santiago Plazan arituko dira 13:00ean, asteazkenean 26an izan ezik, 14:00etara atzeratuko baita bertso-bazkaria dela eta.

Txistulariak ere izango ditugu Aste Nagusian, egunero, goizeko 10:00etan; euskal dantzak Plaza Berrian ikusteko aukera izango dira egunero, arratsaldeko 19:00etan eta bilbainadak ere egunero izango dira Alde Zaharrean zehar, Bilbotarrak taldearen eskutik. 

Umeek erraldoien eta buruhandien desfileaz gozatu ahal izango dute. Hauek erakusgai egongo dira Euskal Museoko klaustroan eta dohainik bisitatu ahal izango dira. 

2015eko Aste Nagusian programatutako jarduera ugarien artean Bilboko XXXVIII. Estropadak aipatu behar dira, Areatzako herri-kirol erakusketak eta pilota-lehiaketekin batera. 

 

Txistulariak, fanfarriak, bertsolariak eta bilbainadak 

Bizkaiko Txistularien Elkarteak 30 urte baino gehiago daramatza herritarrak eguneroko jaietan barrena animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etan hasiko dira Bilboko kaleetan barrena. Bertara hurbiltzen direnek igandean, abuztuaren 30ean, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten Korrontzi taldea Txistularien Alardeko gonbidatu berezia izango da. Ekitaldia Plaza Barrian izango da, eguerdiko 13:00ean. 

Fanfarriak abuztuaren 28 eta 29an arituko dira Ledesma eta Diputazioko kaleetik eguerdiko 13:00etik 14:30etara eta Alde Zaharrean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Dunbots (28an) eta Ardoa Barrura (29an) taldeen eskutik. 

Aurten goi-mailako 28 bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 26an izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta. 

 

Bertsolariak egunero

Santiago plazan, 13:00etan, egunero bertsolariak izango dira kantuan. Abuztuaren 23an, igandean, Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Abuztuaren 24an, astelehena, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Angel Mari Peñagarikano eta Iratxe Ibarra. Abuztuaren 25ean, asteartean, gazteen txanda izango da. Josune Arakistain, Aitor Arrutia, Oier Aizpuruak eta Aitor Irastortzak abestuko dute. Abuztuaren 26an, asteazkena izanik, ohiko saioaren ordez bertso-bazkaria izango da 14:00etatik aurrera, Sebastian Lizaso eta Arkaitz Estiballesekin. Abuztuaren 27an, ostegunean, Jone Uria, Etxahun Lekue, Manex Agirre eta Odei Barroso igoko dira Santiago plazako oholtzara. Abuztuaren 28an, ostiralean, librean arituko dira Unai Iturriaga eta Amets Arzallus. Larunbatarekin, Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Jon Maia izango dira bertsotan. Azkenik, abuztuaren 30ean, igandean, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maialen Lujanbiok emango diete amaiera Aste Nagusiko bertso-saioei. 

 

Bilbainadak

Bilbotarrak taldeak bi hamarkada baino gehiago daramatza ohiko bilbainadekin Zazpi Kaleak animatzen Aste Nagusian. Aurten ere beraien ahotsez gozatu ahal izango dugu. Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte eguerdiko 13:00ean. 

 

Euskal dantzak 

Aurten ere euskal dantzekin gozatu ahal izango dugu abuztuaren 23tik 30era bitartean arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrian. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Bilboko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu euskal dantzez gozatzera eta asteartean, abuztuaren 25ean, 20.00etan, Plaza Barrian izango den topaketan parte hartzera. Joan den urteetako arrakasta ikusita, aurten ere herritarrei euskal jantzi tradizionalez jantzita parte hartzera gonbidatzen zaie 'Zure trajearekin etorri zaitez!' lemapean. 

 

Erraldoiak eta buruhandiak 

Erraldoi eta buruhandiek Aste Nagusia festaz jantziko dute berriro ere. Ehunka pertsonek, umeek eta helduek beren konpainiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko kale desberdinak zeharkatuko dituen desfilean. Erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan. Euskal Museoan, igandean 24an izan ezik, Erraldoien kalejirarekin 11:30etan bat eginez. Ibilbide desberdinak antolatu dira.

 

Herri kirola 

Kirolari dagokionez, Aste Nagusia herri kirolaren eszenatoki bihurtuko da berriz ere. Bertan, bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek hainbat kirol-ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: XXXVIII. 'Villa de Bilbao' Estropada, Deustuko Arraun Elkarteak antolatua, urtez urte milaka arraunzale elkartuz. Igandean 23an izango da 13:30ean. 

Metroko handitze lanen ondorio bezala La Esperanza pilotalekua desagertu denez, pilota-txapelketak behin-behineko moduan Erripako Kaian izango dira eta pilota-modalitate desberdinak hartu ahal izateko ezaugarri tekniko guztiak bilduko ditu. Kokapen berri honekin ikuspenean irabazteaz gain pilotazaleentzako lekua handitzen da. Aurreko pilotalekuak 130 pertsonentzako ahalmena besterik ez zuen eta orain kaian milaka pertsonek jokoez, erakusketez eta txapelketez gozatu ahal izango dute. 

Aste Nagusian Bizkaia eta Deportivo pilotalekuak ere prest izango dira hainbat lehiaketentzako. Kirol-ekitaldian herri-kirolak izango dira ikusgai, Leioako Herri Kirol Taldearen eskutik, 35 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango da egunero, eguerdiko 12:00etan. 

 

Herri-kirolen egitaraua

Osteguna, 2015/08/27, 12:00etan

- Urrezko aizkora eskuratzeko sailkatze liga: Atutxa (Dima) eta Rekondo (Nafarroa). 

- Inaxio Perurena harrijasotzailea 270 kiloko harriarekin.

- Txinga Erutea 50 kiloko pisuekin, Oskar Perez. 

 

Ostirala, 2015/08/28, 12:00etan

- Andra-proba: norgehiagoka koadrilen artean, 8 emakume koadrila bakoitzeko, 600 kiloko harriarekin. Partaideak: Zeanuriko Koadrila eta Astigarrago Koadrila. 

- Gizon-proba: Errekor saiakera 1.500 kiloko harriarekin. Iñigo Aurrekoetxea (Derio), Xabier Balenciano (Mallabia), Aitor de la Concepcion (Loiu) eta Gorka de la Concepcionen (Erandio) eskutik. Andra-proba norgehiagokan irabazle izandako koadrilak egindako iltzearekin, 2’5 metro egiten saiatuko dira. 

 

Larunbata, 2015/08/29, 12:00etan

-Bizkaiko Harrijasotzaileen Txapelketa. 

- Emakumezkoen Aizkolari ikuskizuna. Irati Astondoa (Zeanuri), Alazne Etxaburua (Zizurkil) eta Idoia Etxebarria (Orio), emakume batek gehien jasotako pisuaren markarekin. 

 

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte