Joseba Salinas Martin bilbotarraren Aste Nagusi ikusgarria kartela izango da aurtengo jaietako irudia. Kartel irabazlea lehiaketara aurkeztutako 179 lanen artean gailendu da. Alabarentzat kamiseta bat diseinatu nahian ari zela otu zitzaion Josebari kartel lehiaketan parte hartzea. Irudi "koloretsua" egitea izan du buruan. Eta lortu du, bai. Sari gisa eskuratu dituen 3.000 euroak Aste Nagusian xahutuko dituela iragarri du pozarren Josebak.
Hautaketaren erabakiaren %75a Terminus eraikinean ageriko botazioarekin osatuta dago, Bilboko Udaleko webgunearekin (www.bilbao.net), Facebookeko gune ofizialarekin (www.facebook.com/bilbaofiestasfestak) eta hedabide kolaboratzaileekin web guneen bitartez. Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatu du.
Epaimahaia, Bilboko Udalako Jai Batzordeak izendatuta, honela egon da osatua: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkaria; Izaskun Madariaga, Bilboko Konpartsakeko ordezkari bat; Aitor Arakistain, Bilbao-Arteko ordazkaria; Nerea Urkiri, Ibarrekolanda Institutuko goi graduko publizitate irakaslea; Carlos Leon, diseinugile grafikoa, eta Unai Izquierdo, El Correo telebistako kazetaria.
Aurten, kartelak Alacanteko puntu desberdinetatik, Bartzelonatik, Burgosetik, Gipuzkoatik, Leonetik, Nafarroatik, Madriletik eta Sevillatik heldu dira.
[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera
[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte