Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2015ko uzt. 17a, 09:19

Bihar, uztailak 18, ospatuko dute Bilboko Konpartsek 'Konpartsakide Eguna', Aste Nagusirako hilabete eskas falta dela.

Bilboko Areatza elkargune bilakatuko dute bihar, larunbata, konpartsakide eta bilbotarren topagune. Aste Nagusiaren etorrera ospatuko dute, azken txanpa alegia.

Horretarako, ohi bezala, jai eguna izango dute 2015eko Konpartsakide Eguna eguerditik aurrera.

Txikienek puzgarriak, igerilekua eta tailerrak izango dituzte ondo baino hobeto pasatzeko. (12:00)

Piper eta txistorra banatuko dituzte gose direnen artean. (12:00)

Pintxorik onenak eta originalenak prestatzeko lehian parte hartuko dute konpartsakideek, urtero legez. 13.30ean aurkeztuko dituzte euren sormen lanak eta 14:30ean banatuko dituzte sariak.

15:00etan emango diot hasiera konpartsen arteko bazkariari eta 17:30ean ligestioa ondo egiteko erromeriari Trikizio taldearekin. Erromeriari Orkestrak hartuko dio erreleboa 19:30ean ekingo dion kalejirarekin.

 

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte