Gurutze Beitia eta Oihana Pascual aurtengo pregoilari eta txupinera

uriola.eus 2015ko abu. 10a, 13:59

2015eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte gaur goizean udaletxean. Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea hautatu du pregoilari eta Bilboko Konpartsak aldiz, Txomin Barullo konpartsako Oihana Pascual izendatu du txupinera. Aurkezpenean, txupin garbiaren aldeko eta eraso sexistarik gabeko Aste Nagusiaren alde egin dute Beitiak eta Pascualek. 

Itziar Urtasunek, Jaietako zinegotziak aurkeztu ditu gaur goizean Udalean, Aste Nagusian garrantzia berezia duten bi pertsonaia hauek; pregoilaria eta txupinera. Oraingoan Gurutze Beitia arduratuko da abuztuaren 22an pregoia botatzeaz, eta aldiz, Txomin Barulloko Oihana Pascualek jaurtiko du egun berean, 19:00etan, txupina Arriagako balkoitik. 

Urtasunek azaldu duenez, Gurutze Beitia aukeratu du Jai Batzordeak aurtengo pregoilari, umorearen eta antzerkiaren arloan egindako lanagatik; baina era berean, hautaketa horren bidez, antzerkia, zinema eta aktoreak ere omendu nahi dituztela azpimarratu du, besteak beste, "gure artean ez dauden, Aitor Mazo eta Alex Angulo". 

Beitiak eta Pacualek azaldu dutenez, "ohorea" izan da haientzat pregoilari eta txupinera izendapena eta aurtengoa urte "benetan dibertigarria" izango delakoan daude. Bukatzeko, txupin garbi baten aldeko eta eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde agertu dira. 

[2015-08-10] Beste urte batez konpartsek badute euren mapa

[2015-08-03] Prest dago Aste Nagusiko Karpaguneko egitaraua

[2015-07-28] Aste Nagusiko bertako pop-rock erakusketak 30 urte bete ditu

[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain

[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte