Mendebaldean janzten diren arropa gehienak egiten dituztenen profila honakoa da: emakumea, asiarra eta egunero 12-14 ordu bitartean lanean ematen duena. Lanaldi luze-luzea eta soldata oso-oso eskasa du, oinarrizko beharrizanei ere aurre egiten uzten ez diona.
Arropa ekoizteko tailerretan lan baldintzak gizkaien duintasunaren aurkakoak dira, askotan arriskutsuak. Umeek ere lan egiten dute horrelako lekuetan.
Eta ez dute legearen arabera eratutako sindikaturik langileen eskubideak defendatu ahal izateko.
Hauek dira ehunaren sektorearen ohikoak diren eta funtsezko eskubideak urratzen dituzten ekintza batzuk. Sektoreak, Europan bakarrik, 34.000 milioi euro mugitzen ditu egunero.
Emakumeak kaltetuen
Ehunaren sektorean langile gehienak emakumeak dira. Sektoreko langileen %80a osatzen dute. Soldata txikiei, gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen aldea gaineratzen zaio. Azken hau oso handia da jantzigintzan. Antzeko lanak egiteagatik, emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute. Alde hori %10etik %50era artekoa da. Horregatik dira langile gehienak emakumeak. Gainera, sindikatuen presiorik ez dagoenez, errazagao da emakumeak kontratatzea aldi laburragoetarako eta lan baldintza okerragoetan.
Bidezko merkataritzak esplotazio horren aurka eta lan baldintza duinen alde egiten duen ahaleginaren ale batzuk ezagutu ahalko ditu bisitariak Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. Astean Areatzako karpan.
Setem Hego Haizea, Emaus, Oxfam Itermon, Kidenda, Mercadeco, Solidaridad Internacional eta Vicente Ferrer fundazioa dira Bidezko Merkataritzaren Asteko partaideak eta antolatzaileak.
Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. Astea - Egitaraua
Azaroak 13 ostirala
12:00 - 13:00 Antzerki foroa. Popom konpainia.
Nerabeekin landuko da Bidezko Merkataritzaren gaia, ehunen industriaren ikuspuntutik. Gazteak sentsibilizatu ondoren, gizartea aldatzeko ideien ekarpena egingo dute.
Umorez dinamizatuko dute karpa egun guztian Mari Tere eta Mari Puri azafatek.
18:00 – 20:00 'Bidezko Merkataritzaren Kutxak'. Proiekzioa. Kaleko proiekzioa karparen ondoan, oinezko guztiak modu azkarrean eta bisualean bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzeko.
19:00 – 20:00 Afrikako Perkusioa lantzeko tailer esperimentala. Sökolé. Erritmoak eta esperientziak.
Perkusioarekin kontaktua edukiz parte hartu ahalko dute tailerrean pertsona guztiek.
Azaroak 14 larunbata
12:30 – 13:30 Afrikako dantza eta perkusio-ikuskizuna. Sökolé. Erritmoak eta esperientziak.
18:00 – 20:00 'Bidezko Merkataritzaren Kutxak'. Proiekzioa. Kaleko proiekzioa karparen ondoan, oinezko guztiak modu azkarrean eta bisualean bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzeko.
Umorez dinamizatuko dute karpa egun guztian Mari Tere eta Mari Puri azafatek.
19:00 – 20:00 Txalaparta + Flamenkoa fusioa. Berriketan. Dantza flamenkoak eta musika flamenkoak txalapartarekin bat egingo dute.
20:00 Bidezko Merkataritzako otzararen zozketa.
Azaroak 15 igandea
Umorez dinamizatuko dute karpa egun guztian Mari Tere eta Mari Puri azafatek.
12:30 – 13:30 'Buala' umeentzako berbena. Txaloka antzerki-taldea. 'Buala' sukaldaritza-taldeak inoiz egindako Bidezko Merkataritzaren postrerik gozoenaren bila abiatuko da. Ikusleek irudimena eta zentzumenak aske utziko dituzte, hegan.
14:30 Bidezko Merkataritzako otzararen zozketa.
Lau egunetan karpan ikusgai egongo diren erakusketak:
Kotoirik bidezkoenezko 'Haritik tiraka'
'Fabrikazio akatsa'
'Bidezko merkataritzaz mundu hobea diseinatzen dugu'
'Bidezko merkataritzako produktuak kontsumitzeko 10 arrazoi'
Tokia: Areatzako kaian
Data: Azaroaren 12tik 15era
Ordutegia:
Osteguna 12:
17.00 - 20.00
Ostirala 13:
11.00 - 14.00 / 17.00 - 21.00
Larunbata 14:
11.00 - 14.00 / 17.00 - 21.00
Igandea 15:
11.00 - 14:30
www.facebook.com/comerciojustobilbao