Uda beroa izan da Grezian. Gobernuen eta troikaren arteko hartueman diplomatikoak, erreferenduma eta memoranduma bizi izan dituzte, oso denbora gutxian. Denok dakigu nola geratu zen hura baina... zertan da Grezia? Zeintzuk dira herritarren erantzunak egoera honen aurrean? Nola hartzen dute greziarrek bere bizitzen gaineko kontrola? Zer gertatu da Syrizan?
Galdera hauek eta hainbat gehiago erantzuteko, bi hitzaldi antolatu ditu Komite Internazionalista elkarteak Zirika! herri gunean aste honetan. Hain zuzen ere, Katerina Sergidou eta Antonio Cuestarekin.
Antonio Cuesta
Antonio Cuesta Marin (Madrid, 1969) idazle eta kazetaria da. Turkia eta Tunezen ibili ondoren, 2011tik Prensa Latina-ren berriemaile da Grezian. Honez gain, rebelion.org atariko batzorde editoreko kide da. Bere azken liburua Solidaridad y autogestión en Grecia. La hora de las alternativas izan da (2014).
Besteak beste, bere liburuko edukiak partekatu ditu Antonio Cuestak asteazkenean, hilak 18, 19:00etan Zirika! gunean.
Katerina Sergidou
Katerina Sergidou 'Herri Batasuna' alderdi greziarreko zuzendaritzako parte da. Alderdi hau Tsiprasen gobernuak abuztuan dimisioa eman ostean Syriza barnean sorturiko zatiketa bat da. Koalizio honetan zeudenean, Katerina Ezkerren Plataformaren parte zen, bururik ikusgarriena Panagoitis Lafazanis energia ministro ohia zelarik. Herri Batasunak euroeskualdetik alde egitea defendatzen du, austeritateari eta troikaren murrizketei aurre egiteko.
Egungo Greziako egoerari buruz mintzatuko da Katerina Sergidou ostegunean, hilak 19, 19:00etan Zirika! gunean.
www.komiteinternazionalistak.org