Loraldia 2016

Kafe-teatroa, Bilbao kafetegian, Loraldiko aleen artean

uriola.eus 2016ko api. 11a, 13:14

Kitto. Nik utzi egingo dut izena dauka Amagoia Lauzirika aktoreak antzeztu eta Eneko Olasagastik zuzendu duen lanak. Gaur, hilak 11, Cafe Bar Bilbaon taularatuko dute Loraldia jaialdiaren baitan. 

Kantuz jantzitako bakarrizketa da Kitto. Nik utzi egingo dut. Egunero hozkailua bete beharraz egiten du berba Amagoia Lauzirika aktoreak. Berez komedia garratza da eta antzezle barraka dago eszenan. Joserra Senperenak burutu du musika eta Teresa Calok, Dorleta Urretabizkaiak eta Carlos Zabalak idatzi dituzte testuak. Eneko Olasagasti arduratu da zuzendaritza lanaz. 

Hitzordua, gaur, hilak 11, 19:30ean, Cafe Bar Bilbaon. Sarrera doakoa da. 

 

Sinopsia

Zer uzten dugu, benetan, zerbait utziko dugula esaten dugunean? Amagoia aktorea izan da, da eta izaten jarraitu nahi du. Baina ama da baita ere, langilea eta emaztea... Euskal Herrian. 40 urte betetzen dituen egunean zera esan du: "Kitto, ni utziko dut".

 

Fitxa

Testuak: Teresa Calo, Carlos Zabala, Dorleta Urretabizkaia, Eneko Olasagasti 

Aktorea: Amagoia Lauzirika 

Musika: Joserra Senperena 

Jantziak: Arantxa Lauzirika 

Muntaia teknikoa: Eragin 

Ekoizpena: EN2DO PROD

Dramaturgia eta zuzendaritza: Eneko Olasagasti

 

www.loraldia.eus