Bisita gidatuak asteartetan eta asteazkenetan 17:00ean eta 18:45ean, ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan eta 18:00etan (euskaraz), eta larunbatetan 10:00etan eta 11:45ean izango dira.
Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek auretiaz erreserba egin beharko dute maiatzaren 23tik aurrera, 09:00-20:00 bitartean, 010 telefonora deituta edota 94 4010 010 telefonora.
Zazpi Kaleetako jauregiak eta jauregitxoak
Hiribildua sortu zen erdigunea den Alde Zaharrak bere hasierako hiri egiturari eutsi dio distira eta gainbehera epealdietan. Bertako kaleetan zehar ibiliz hainbat eraikin ikus ditzakegu, eta horien artean jauregiek eta jauregitxoek leku azpimarragarria betetzen dute. Eraikin horiek hiriaren eraldaketa eta hazkunde prozesuan ibilbidea egiteko aukera ematen digute, estilo arkitektoniko eta garai historiko anitzetatik.
Arana Jauregiaren aztarna gotikoetatik San Nikolaseko Jauregitxoak duen Bigarren Inperioko estiloraino, Yohn Jauregiaren barrokotik, Gortazar Jauregiaren neoklasizismo berritik edo Mazarredo Jauregiaren Errenazimenduko jatorrietatik igaroz. Etxebizitza edo saltoki gisa erabiltzeko jauregitxoak, historian garrantzia izan duten edo hiribilduaren aldaketa handien lekuko izan diren pertsonak bizi izan ziren etxeak.
Eraikin horien historiak Bilboko bizitzako lehen mendeetatik bidaia egiteko, eta horrela hiribilduaren bilakaerari eta bertan bizi izan zirenen bizitzari buruz gehiago jakiteko aukera emango digu.
Maiatzean Olabarri jauregia bisitagarri
Egun Bilboko Portu Agintaritzaren egoitza den Olabarri Jauregia bisitatzeko aukera dago maiatzean. XIX. mendearen bigarren erdialdean, Bilbok oso hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen, eta Campo Volantin Pasealeku dotorearen ingurua goi mailako auzo bilakatu zen. Lorategiz inguratutako jauregitxoak eta landetxe ederrak eraiki ziren bertan. Olabarritarren "hotela" da inguru horretan kontserbatzen den garai hartako etxebizitza eraikin gutxietakoa, gure hiriaren urrezko adinaren handitasunaren erakusgarri.
[2016-04-20] Bueltan dira Bilboko eraikin berezietara egiten diren bisita gidatuak