Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zituen Sendoa Jurado, Ziortza Fernandez, Zaloa Respaldiza eta Txabeli Delgadoren atxiloketak. Carlos Urkijok eta AVTk salaketa jarri zuten AEMk 2015eko abuztuan Bilbon egindako manifestazio bategatik eta ondorioz, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko hainbat kide deklaratzera deitu zituzten Auzitegi Nazionalean. Lau lagunek deklaratzeari uko egin eta geroztik, atxilotze arriskuan zeuden.
Atxiloketak atzo goizean egin ziren eta lau kideak gaur eraman dituzte Madrilera, Fernando Andreu epailearen aurrera. AEMak manifestazio bat deituta zuen gaurko "Estatu eta lege faxistei desobedientzia" lelopean; hitzordua atxiloketa hauek salatzeko erabiliko dute eta beraz, 20:00etan, martxa bat abiatuko da Etxebarrieta Anaien plazatik.