Berria agerkari digitalak argitaratutakoaren arabera, Julio Diego eta Concepcion Espejel epaileek ezezkoaren aldeko bozka eman dute, leporatzen dioten delituaren larritasunagatik "ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatuta; eta Jose Ricardo de Pradak aldiz, boto partikularra eman du. Bere ustez, Zuluetaren defentsak "nahiko arrazoi" eman ditu baldintzapeko askatasuna onartzeko.
2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten Arantza Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Orduan atxilotuetako zortzi lagunetatik bera baino ez dago egun kartzelan, isolamenduan Puerto Santa Maria kartzelan (Cadiz, Espainia).
Iazko abuztuan Zuluetak bizi duen isolamendua eteteko bere lagun eta senideek salaketa jarri zuten Bilboko Instrukzio epaitegian.