Txema Olabarrieta Alde Zaharreko euskal presoa aske geratu da

uriola.eus 2016ko abuztuaren 18a

Gaur goizean geratu da aske Olabarrieta Cacereseko espetxetik atera eta gero. Bertan izan ditu senide, lagun eta gertukoak eta Bilborako bidea hartu du dagoeneko; 20:00etan auzokideen harrera jasoko du.

2008an Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Askatasuna eta Gestoras pro-Amnistiaren kontrako  33/01 sumarioaren baitan. Kolektibo hauen kontrako operazioa 2001ean eman zen, Baltasar Garzonek gidatuta.