Azken agurra egingo diote igandean Gaizka Sopelanari Alde Zaharrean

uriola.eus 2016ko aza. 4a, 11:00

@zelaiak

Asteazkenean hil zen Gaizka Sopelana Aduriz iheslari ohia Gurutzetako ospitalean 55 urte zituela. 1981etik Euskal Herritik kanpo egon zen eta aurtengo abuztuaren 12an itzuli zen Mexikoko medikuek atzemandako tumore bat sendatzeko. Heldu zenetik gaixotasunarekin borrokan egon da baina ezin izan dio gaitzari aurre egin. Igandean, azaroak 6, 13:00etan azken agurra egingo diote Zamudioko atarian.

 

Naiz.eus agerkariak eman zuen heriotzaren berri. Bertan azaldu zutenez, abuztuaren 22an ebakuntza bat egin zioten Gurutzetan 9 kiloko tumore bat kentzeko birika batetik. 40 egunez, Barakaldoko ospitaleko ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitate) egon zen eta bertatik Gorlizeko erietxera eraman zuten sendatze prozesuarekin jarraitzeko.

Aurreko ostegunean mezu publiko bat zabaldu zuen Gorlizetik esanez, "laster ikusiko dugu elkar" eta eskerrak emanez, azken hilabeteetan laguntza eman dioten pertsona guztiei. 

Sopelana, Bilbon jaio zen eta, amnistiaren aldeko mobilizazioetan hainbat aldiz atxilotua izan ostean, ETApm-k Javier Ruiperez politikaria aske uztearen truke atera zuten kartzelatik, beste hainbat presorekin batera. Geroztik erbestean egon zen.

Sare sozialetan zabaldu den irudia