Liher Libre eta Auzoan dinamika: "Hau ez da bidea"

uriola.eus 2017ko eka. 21a, 18:06

Agerraldia egin du herri plataformak Liher Aretxabaleta Zazpikaleetako bizilagunari babesa adierazteko. Hurrengo ekainaren 28an eta 29an epaituko dute Madrilgo Audientzia Nazionalean. 40 urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak berarentzat.

Epaiketatik eta astebetera, Liher Aretxabaleta Alde Zaharreko auzokidearen kontrako epaiketaren salaketa zabaltzeko agerraldia egin du gaur Liher Auzoan eta Libre dinamikak La Bolsa eraikinean. Ekainaren 28an eta 29an epaituko dute Madrilgo Audientzia Nazionalean. 40 urteko espetxe zigorrari aurre egin beharko dio epaiketan. 

Herri dinamikak goizean adierazi duenez, epaiketak “gatazkaren konponbidearen bidean beste kolpe bat suposatzen du”, eta “Euskal Herriak nahi eta desira duen bake eskenatoki bat lortzeko bidean beste traba bat da”. Liherren kontrako epaiketa iraganean kokatutako “mendeku politika bateri erantzuten dion espainiar estatuaren estrategia errepresiboa” dela ere kritikatu dute. "Guk argi eta garbi diogu: hau ez da bidea". Euskal jendarteak konponbidearen alde emandako pauso guztien ostean, ETAren armagabetzea "horren azkenengo adierazle argia" izanik, Estatu espainarraren "salbuespen politikak bere horretan" jarraitzen duela gaitzetsi dute plataformatik. Horrekin batera, euskal jendarteak bakea eta askatasuna adierazi duela gehitu du, "ez dugu konponbidearen kontrako eraso gehiagorik onartuko". 

Elkarretaratzeak eta elkartasun busa

Epaiketaren egunetan elkarretaratzeak burutuko dituzte Etxebarrieta Anaien plazan arratsaldeko 20:30ean. Ekainaren 28an, gainera, auziperatuari elkartasuna adierazteko autobusa aterako da Madrilera.

 

[2017-06-13] Epaiketaren atarian babesa agertu diote auzokideek Liher Aretxabaletari