Alfredo Remirezi babesa emateko kontzentrazioa egingo dute

uriola.eus 2017ko urr. 6a, 12:35
Alfredo Remirez @erreharria

Gaur edo datorren astelehenean jaso dezake kartzelan sartzeko behartzen duen gutuna. 

Alfredo Remirezek Entzutegi Nazionalean aurkeztutako errekurtsoa atzera bota zuen epaitegiak pasadan astean. Info 7 irratian esan duenez, gaur edo datorren astelehenean jaso dezake kartzelan sartzeko gutuna, bidean da eta ez dago gelditzerik.

Urtebeteko kartzela zigorra du Alfredok orain dela 12 urte preso zeuden lagunen panpina ateratzeagatik. Dispertzioa hainbat urtetan salatu duenak paraituko du orain, eta hori da gehien kezkatzen duena. Bere familiak eta lagunak jasan beharko dutena ez diolako inori desio aitortu du gaur goizean. 

Jendeak eman dion animoa eskertu du ere, bai sare sozialetan emandako babesa, bai kalean jaso duen beroa. Horretarako, bera animatzeko, elkarretaratzea egingo diote gaur San Anton zubian, gaueko 20:30etan. 

 

[2017-09-26] Helegitea ukatuta, Alfredo Remirez espetxeratzea erabaki du Espainiako Entzutegi Nazionalak