Aitor Gorosabel-Xabi Bastida (Su Ta Gar), La Basu-Maisha eta Anariren ostean, gaur, hilak 30, Mikel Inunziaga Inun kantagilearen txanda izango da Astelehen Buruzuri izeneko kontzertu akustioen zikloan Euskaltzaindian.
Inunen kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai, bost euroan, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan, agortu arte.
Azaroan, berriz, Gorka Urbizuk joko du (6an), eta zikloa hilabete bereko 13an amaituko da Niko Etxartek eskainiko duen kontzertuarekin.
Astelehen Buruzuri egitasmoaren helburuak, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten musikariei beste plaza bat eskainiz, zuzenean jo dezaten. Horrez gain, eta Bilboko Udalaren laguntzaz, “Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpi Kaleetan) ekintza ludikoak bultzatzea” Euskaltzaindiaren nahia.
[2017-10-09] Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida Astelehen Buruzuri saioei hasiera emateko