Kurdistan begiratuz Zine Kurduaren II. zikloak bertako hiru film eta dokumental ekarriko dizkigu Bilbora. Guztiak Bilborrockeko aretoan izango dira, astelehenetan. 19:30ean hasiko dira eta prezio berdina edukiko dute, 2,5€ sarrera bakoitzak.
Beraz, gaur estrenaldia izango da. Sara, Jiyana min her ser bu (Sara, nire bizitza osoa borroka bat izan da) filmak hasiera emango dio Kurdistango zinemaren zikloari.
Bertan, Sakine Cansizen bizitza ikusiko dugu filmean, eta barrutik kontatuko digu nola izan zen Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) sortu zuen emakumeetariko bat. 2013. urtean Turkiako Zerbitzu Sekretuak Parisen erail zuen emakumea bizitza osoan izan zituen borrokak erakusten ditu dokumentalak.
Datorren astelehenean bigarren filmaren txanda izango da. Radio Koban izenarekin, isolatuta zegoen Kobane herrian Dilovanek zuen irrati saioa nolakoa zen erakutsiko digu. Hirugarren filmean, berriz, euskaraz izango da. Suargi, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan, lau mediku honen lana Kurdistango herri batean ikusteko aukera emango digu.