Bira eman ostean, aurrera jarraitu

uriola.eus 2018ko urt. 19a, 12:51

Professor Cunningham and his Old School

Biba! Guneak bira eman du eta desagertu egin da. Baina, aurrera jarraitzeko, bere ordez Bira! jaio da, egitasmo horren izen berria. Denborarik galdu gabe, gaur, ETS musika taldea zuzenean egongo da Erronda kalean, bihar, berriz, swing musika “Vermut musikatuan”.

Biba! Egitasmoak bira eman zuen atzo. Lagunez betetako jaian, une batez desagertu zen, une berean berriro agertzeko, baina kasu honetan, aldaketa txiki batekin. Izan ere, Biba! guneak bira eman du, eta izena ere aldatu du, Bira! Kultur Gunea izango da Erronda kaleko espazioaren izen berria gaurtik aurrera.

Izen berri horrekin egingo duten lehenengo ekintza gaur bertan izango da. En Tol Sarmiento taldeak euren ametsa erakutsiko du Kultur Gunean egingo duten solasaldian. “Ametsetan” diskoarekin errealitate bihurtu dute zuten ametsa. Hamabi urte gelditu gabe egon eta gero, atzera begira du taldeak eta hausnartu egin ondoren solasaldian aurpegirik naturalena erakutsiko dute gaur Biran. En Tol Sarmiento taldearen solasaldiak lau atal izango ditu:

  • “Ametsetan” dokumentalaren proiekzioa.
  • En Tol Sarmiento taldearen zuzenekoa euskarri akustikoan.
  • Solasaldia, galderak eta erantzunak
  • Diskoen sinadura.

Horrez gain, bihar eguerdian, Swing erritmoetan murgiltzeko aukera eskainiko dute New Yorkeko eszena musikalaren ezinbestekoa den talde baten eskutik. Professor Cunningham and his Old School taldea zuzenean egongo da gerriak mugitzeko gogoekin.

Bai gaurko En TOL Sarmientoren kontzertua, bai Professor Cunningham and his Old School taldearen zuzenekoa doan izango dira.

 

[2018-01-18] Desagertu berragertzeko