Gaur hasko da Alde Zaharreko I. Kroketa Lehiaketa. Bi astez lehian ibiliko dira 33 taberna, kafetegi eta jatetxe, kroketarik onena nork prestatzen duen jakiteko. 5 sari egongo dira aurten. Lehenengoa, Kroketarik onenarentzako izango da. Beste laurak, ostera, innobazioa, tradizio, singularitatea eta artesania izango dute xede.
Horrez gain, publikoak ere zer esana edukiko du. Honek, beraien gustokoena zein izan den aukeratuko dute, eta aparteko sari bat beraien eskuetan egongo da. Beraientzat ere sariak jarri dituzte, eta parte hartzen duten guztien artean 100 euroko hiru bale zozketatuko dituzte.
Parte hartzen duten tabernak, kafetegiak eta jatetxeak honek dira: Bar Palacio Arana kafetegia; Charly taberna; Gure Toki taberna; Kukusoak taberna; Baste jatetxea; Iru Nai jatetxea; Victor jatetxea; Baster taberna; Batzoki Bilbo Zaharra; Bizu Bi taberna; Bar Bilbao; Bizuete kafetegia: Lago kafetegia; Cerveceria Casco Viejo; Dabuten Sin Gluten taberna; Kapikua taberna; Gozatu taberna; El Mercante taberna; La Olla de la Plaza Nueva taberna; Laga jatetxea; Me tienes frit@ jatetxea; Peña Athletic Casco Viejo jatetxea; Plaza Unamuno taberna; Aitxiar jatetxea; Arrok jatetxea; Kasko jatetxea; Sarkue taberna; Soiz 3 taberna; Sorginzulo taberna; Tirauki taberna; Txerri Duck taberna; Victor Montes taberna; y Zazpibide taberna.
[2018-01-17] Alde Zaharreko I. Kroketa Lehiaketa antolatu dute