Bertso Erronda lehiaketa aurrera doa eta dagoeneko hirugarren kanporaketara heldu dira. Gaur, otsailak 27, La Villa tabernaren txanda izango da. Bertan, zazpi bertsolari egongo dira lehian: Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregirena.
Beste kanporaketetan 6 bertsolarik hartzen dute parte, baina, aurten, guztira 25 bertsolari izanda, La Villako kanporaketan 7 izatea egokitu zitzaien. Pasa den astean, Adaxka tarbenan, eta aurrekoan Errondabiden, sekulako giro aparta sortu zen bertsolari eta entzuleen artean.
Gaur, La Villa tabernan, giro berdina egongo dela ziurtatuta dago. Bertsolari gazteek beraien dohaiak plazaratzeko aukera izango dute. Martxoaren 15ean Zazpi Katu gaztetxean ospatuko den finalerako txartela dago jokoan.
[2018-02-20] Bertso Errondako bigarren kanporaketa gaur izango da