2018/03/06 19:00

Xabier Amurizak 'Neska bat leku inposiblean' aurkeztuko du

Xabier Amurizak 'Neska bat leku inposiblean' aurkeztuko du
Elkar liburu-denda, Alde Zaharra

Loraldia jaialdiaren baitan, Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak bere azken emaitza literarioaren aurkeztuko du: Neska bat leku inposiblean. Errealismo magiko moduko bat egin du Amurizak nobela berri honetan: errealismo osoz kontatzen du orain dela 50 urte (1968an) Zamorako apaiz-kartzelan preso zeudenek, ihes egiteko asmoz, eraiki zuten tunelaren historia; baina, aldi berean, elementu fantastiko bat eransten dio egileak: neska bat sartzen da ezkutuan, kanpotik kartzela barrura, zulogileei beren ihes ahaleginean laguntzera. Guztia, hizkuntza bizi, malgu eta adierazkor batez idatzia. Hitzordua, gaur, martxoak 6, Alde Zaharreko Elkar liburu-dendan 19:00etan izango da (Zamudioa ataria).