2018/03/10 20:00

Adierazpen askatasunaren aldeko rap festibala

Adierazpen askatasunaren aldeko rap festibala
Alde Zaharra

Darocako kartzelan (Zaragoza) preso dagoen Bilbo Zaharreko Alfredo Remirezen senideek joan den otsailean auto istripua izan zuten bisitatik bueltan errepidean orein bat gurutzatzean. Remirezek bizi duen dispertsio politika salatzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko rap festibala antolatu dute bihar, martxoak 10, Bilbo Zaharreko plazan. Hainbat kantarik eta musikarik parte hartuko dute bertan.