Euskaraldia

Euskaraldia Zazpi Kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia 7kaleak euskaraz 2018ko mar. 13a, 12:28

Jakingo duzuenez, aurten euskalgintzak duen erronka nagusienetarikoa EUSKARALDIA (11 egun euskaraz) martxan jarri eta euskaraz jolasteko aukera ahalik eta zabalena egitea izango da. Ekimena bera, azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango den arren, dozenaka herri eta auzotan taldetxoak sortzen hasi dira, eta zuek Zazpi Kaleetako batzordean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hurrengo asteazkenean, martxoak 21, arratsaldeko 19:00etan Euskaraldiaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu, bertan ekimena aurkeztu eta Bilboko Alde Zaharrean zelan antolatuko garen, ze ekimen egin ditzakegun eta oro har, euskarari bultzada bat emateko egin beharrekoetaz mintzatzeko aukera izango dugu!
 
Aurkezpena Hika Ateneoan izango da (Ibeni Kaia 1).
 
Zabaldu mezu hau, zure lagun, lankide, senide etb. en artean eta zuen sareetan asteazkenean ahalik eta auzokide gehien batu ahal izateko!
 
Asteazkenean ikusiko gara! Besarkada bat eta animo astearekin!