Erronka: Euskaraldia Bilbon osora zabaltzea

  Euskara  Bilbo

Bilbon ematen duena baino askoz euskaldun gehiago daudela munduari erakusteko aukera eskaintzen du Euskaraldiak. Euskaraz bizi nahi duten pertsona asko daudela adierazteko. Kale Nagusian, Errekalden zein Miribillan euskaraz busti nahi ditu Euskaraldiak Bilboko kaleak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ahobiziak eta belarriprestak kalez kale ibiliko dira. 

Bilbo Euskaraldirako prestatzen ari da

  Euskara  Bilbo

Bilbok 11 Egun Euskaraz dinamikarekin bat egin du eta Euskaraldia prestatzen hasi da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Belarriprest eta Ahobizi izateko unea izango da. 

Soziolinguistika Klusterrak Euskaraldia ekimenaren inguruko ikerketa egingo du

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

herri-mapa-400x250

“Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenaren eragina ikerketa baten bidez neurtuko da eta Soziolinguistika Klusterrak ekimenaren inguruko ikerketa lana egingo du. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik. Ikerketa hau Euskal Herri mailakoa izango da eta Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten norbanako guztiak kontuan […]

Bilbok bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldiarekin

  Euskara  Bilbo

Bilbok bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldiarekin

Bilboko Udaletxean egin den osoko bilkuran, besteak beste, oraindik osatzen ari diren Bilboko Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Plana (2018-2020) aztertu dute.

Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa prest

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaraldiko hurrengo mugarria, norbanakoen izen-emotea, udagoienean zabalduko da.

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek bat egin dute Euskaraldiarekin

  Euskara  Bilbo

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek bat egin dute Euskaraldiarekin

Juan Mari Aburtok, Eneko Goiak, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek aldarrikatu dutenez, hiriek protagonista izan behar dute hiztunen aktibazioan. Momentu honetan 350 udalerrik egin dute bat Euskaraldiarekin.

Euskara: erosotasunetik homogeneo eta masibo izatera

  Euskara  Bilbo

Gemma Sanginesek eta Pello Jauregik azaroaren 23tik abenduaren 3ra Ahobizi eta Belarriprest gisa jarduteko argibideak eman dituzte Euskaltzaindian, Bilboko Euskaraldiak antolatutako berbaldian.

Euskaraldia: Gaur 18:30ean Gemma Sanginés eta Pello Jauregi Euskaltzaindian!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gaur 18:30ean Gemma Sanginések eta Pello Jauregik berbaldia emango dute Euskaltzaindian. Nola jokatu Ahobizi izanda? eta Zergatik bete behar dugu Bilbo Belarriprestez? hitzaldiak emango dituzte Bilboko Euskaraldiak antolatuta. Sarrera doan izango da lekuak bete arte! Sanginés San Inazion jaio zen eta … Continue reading

The post Euskaraldia: Gaur 18:30ean Gemma Sanginés eta Pello Jauregi Euskaltzaindian! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek bat egin dabe Euskaraldiagaz

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Uriburuek, euskerearen lurraldeetako urigune nagusiek, gune eroso eta abegikorrak izan behar dabe euskerearen erabilerea bultzatzeko bidean.

Bilbok bat egin du Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketan parte hartzeko deia egin dute Bilboko udalak, Bilboko euskaltzaleek, eta hainbat entitatek