Euskaraldia

11.eguna + 1

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Zuluaga 2018ko abe. 4a, 21:25

Euskaraldia bukatu da eta euskararen aldia hasi da. Balorazioak egiteko garaia da.

Hamaika egun hauetan erronkak eta lanak izan ditut.


Nire buruari jarritako helburuak betetzen saiatu naiz, hainbatetan lortu dut, baina beste batzuetan ez dut lortu. Bukatu eta gero, oso argi geratu zait hasieran hartutako erabakia zuzena izan dela, Belarriprest naiz eta orain Ahobizi izateko pausu eraginkorrak eman behar ditut. Hurrengo Euskaraldian Ahobizi izateko baliabideak sortu behar ditut eta horretan jarriko naiz.


Nire kontu pertsonalez gain, aurretik, bitartean eta gero lanak izan ditut. Ahal izan dudana egin dut eta nire onena ematen saiatu naiz. Horien artean lerro hauek idaztea hamaika egun hauetan.
Idatzitako lerro hauek borobiltzeko maiatzaren 30ean Bilboko "E"uskaraldiaren aurkezpen ofiziala egin zenean egindako argazkia jartzea pentsatu dut.


Ondo izan eta hurrengora arte.