Euskararen eguneko biharamunean, Bilboko Euskaraldiko talde-eragileak ekimen laburra zein parte hartzailea antolatu du gaur arratsaldean, Bilboko Kafe Antzokian. Gaizka Txamizok eta Eukene Larreak gidatutako saioak bi helburu nagusi izango ditu, alde batetik iazko Euskaraldia egin bitartean izan zituzten bizipenak gogoraraztea eta beste alde batetik datorren urterako desio bana eskegitzea, denen artean sortuko duten sarean. Mezu bateratua irakurri eta talde argazkia atera ostean eta saioari amaiera emateko Urbeltz taldearen eskutik dantzaldia egongo da.