Euskaraldia

Deustualdeak Euskaraldia 2020 jomugan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2019ko aza. 28a, 15:57

Argazkia: Beñat Lizaso

Bi urte dira 1.100 deustuarrek 11 EGUN EUSAKARAZen parte hartu zutela, urtebete 3.000 Euskaraldian partaide izan zirela eta urtebete falta da ariketa berria hasteko. Udazkena Euskaraldia garaia bilakatu da eta 2020koa prestatzen hasteko Deustualdeko lantaldea batzen hasi da Berbaizun bi astearterik behin 19:45ean.

Udagoiena Euskaraldia garaia bihurtu da. Aurten ez da ariketarik egingo, baina 2020ko edizioa jomugan du Deustualdeko lantaldeak. Bi berrikuntza nagusi ekarriko ditu Euskaraldia 2020k: batetik, 15 egunekoa izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte, eta, bestetik, entitateek entitate gisa parte-hartzeko aukera izango dute. Beti lez, norbanakoek Belarriprest eta Ahobizi figuren artean aukeratu beharko dute.

Entitateen aktibazioa ariketa berriaren oinarria

Euskaraldia ariketa progresiboa da eta bigarren edizioan entitateen konpromisoan sakondu nahi du. Iaz sustatzaile moduan parte har zezaketeen eta entitate-kideak ariketara gonbidatu eta berau garatzeko baldintzak sor zitzakeen, baina datorren urtean konpromiso handiagoak hartzeko aukera izango dute, Ariguneen sorrera adibidez. Euskaraz eroso egiteko guneak barrura eta kanpora begirakoak izan daitezke eta langileei, erabiltzailei eta bezeroei euskaraz aritzeko aukerak zabaltzeko sortuko dira. Prozesua erraz-erraza da: interesa duen entitateak Deustualdeko lantaldera jo dezake ulermen diagnostikoa egiteko, horren ostean, ariguneak sortzeko baldintzak eta borondatea egonez gero, gunea sortuko luke. Amaitzeko, 2020ko arazoa heldu bitartean, Euskaraldia prestatzeko neurriak indarrean jarriko lituzke. Izen-ematea aurengo azarotik uztailera arte egongo da zabalik.

Deustualdeko lantaldea entitateak identifikatzeko laguntza eske

Edozein talde, elkarte edota erankunde sar daiteke entitateen multzoan eta Deustualdean dagoen kopurua ikusita, lantaldeak Euskaraldian parte-hartzeko interesa duten entitateak identifikatzeko laguntza eskatu du. Era berean, talde-eragilean zein laguntzaile-taldean parte-hartzera gonbidatu dute interesa duen oro. Bi astearterik behin batzen dira 19:45ean Berbaizuko lokalean.

Harremanetan jartzeko: 11eguneuskaraz@gmail.com / berbaizu@euskalnet.net

Informazio gehiago: www.euskaraldia.eus

Izen-emateak: herria (hemendik abendura arte), entitateak (2019ko azarotik 2020ko uztailera arte) eta norbanakoak (2020ko irailetik)