Euskaraldia

12. egunetik aurrera zer?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2018ko abe. 5a, 17:22

Euskaraldiak zentzua izango du baldin eta hizkuntza ohitura berriak mantentzen baditugu...

Gaur hasi da 'benetako' Euskaraldia. Aurreko 11 egunetan lehen urratsak egin ditugu, 365. egunera hizkuntza-ohitura berriekin heltzea helburu. Bide luzea izango da, baina txip aldaketari esker lortuko dugu. Kontua baita ekitea, euskaraz egitea, pausoz paso, baina irmo, nork bere errimora tinko!

Udazkenetik asko izan gara armairutik irten garenok, 220.000 Euskal Herrian, 17.000 Bilbon, eta kalean berriz topatuko garelakoan 'laster arte' esaten dizuet!

Bien bitartean, ondo ibili!