Euskaraldia

Ikusi Bilboko Euskaraldiak larunbatean antolatutako ekitaldiaren laburpena!

uriola.eus 2020ko aza. 9a, 13:20

Bi aste soilik geratzen dira Euskaraldiaren bigarren edizioaren hasierarako! Hori dela eta Bilboko Euskaraldiak 'Bilbon euskaraz blaitu' kanpainaren baitan ekitaldia antolatu zuen larunbatean Arriaga plazan. Magia eta dantza ikuskizuna, gonbidatu bereziak eta izen-ematea izan ziren ekitaldiko protagonista nagusiak.