Atxuriko eta inguruko beharrizanei buruz eztabaidatzeko gonbita

uriola.eus 2018ko api. 4a, 09:00

2019 hasieran trenak ez dira Atxuriko geltokira helduko. Hori dela eta, auzotarrak imajinatzeari ekin diote bai geltokian bai bulegoetan eta trenbideetan egin daitekeenarekin.

Lokomotorak izena dauka Atxuriko auzoko hainbat eragilek osatu duten taldeak. Atxuriko tren geltokia 2018ko urte bukaeran itxiko dela kontuan hartuz, "auzoa eraberritu eta hobetzeko asmoz eta gogoz", prozesu parte-hartzaile bat abian jarri du Lokomotorak. Taldeko kideek Atxurin eta inguruko auzoetan hausnarketa egitea eta zabaltzea dute xede. Aukeratzat jo dute unea, "beharrizan ezberdinei buruz eztabaidatzeko eta denon artean etorkizuna amestu eta irudikatzeko". 

Lokomotorak taldeak hainbat ekimenen bitartez –erakusketak, ideia bilketak, bisita gidatuak, abestiak, bideoak...– iritzia ematera animatu nahi ditu herritarrak. 

 

[2017-04-07] Etorkizuneko Atxuriko geltokiaren gainean auzotarrek dituzten desioak plazaratzeko ekimena