2019/02/05 19:30

Bertso Saioa

Bertso Erronda bigarren saioa

Bertso Erronda bigarren saioa
Errondabide taberna, Alde Zaharra

Hirugarrenez antolatu dute Bertso Erronda lehiaketa Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte lau kanporaketatan banatuta. Saioak asteartero izango dira, gaurtik hasita, 19:30ean. Finala otsailaren 28an ospatuko dute Zazpikatu gaztetxean.

Bigarren saioa otsailaren 5ean izango da Errondabide tabernan. Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Maider Barañero, Lierni Rekondo, Jon Ander Oregi eta Kerman Diaz izango dira lehiakideak.