2019/02/12 19:30 - 21:30

Bertso Saioa

Bertso Errondaren hirugarren saioa

Bertso Errondaren hirugarren saioa
La Villa taberna, Alde Zaharra

Hirugarrenez antolatu dute Bertso Erronda lehiaketa Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte lau kanporaketatan banatuta. Saioak asteartero izango dira, gaurtik hasita, 19:30ean. Finala otsailaren 28an ospatuko dute Zazpikatu gaztetxean.

Hirugarren neurketa otsailaren 12an izango da La Villa tabernan. Unai Mendiburu, Maite Sarasola, Asier Alcedo, Ane Peñagatikano, Enare Muniategi eta Gontza Belategi izango dira bertan.