Egindako prentsaurrekoan azaldu bezala Zazpikaleetan, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta manifestazioaren ibilbidean zehar banatutako establezimenduak Taberna Laguntzaile - Orain Presoak logoaren bereizgarri batekin identifikatuta egongo dira.
Gainera, urtarrilaren 11n bertan, esparru ezberdinetako sei animazio talde egongo dira Alde Zaharreko kaleak giroz betetzen. Santutxuko txistulari eta gaiteroak, Bilboko trikitilari eta pandero joleak, Sare Kantari eta Gernikako batukada besteak beste. Goizean berriz, Joseba Azkarraga Sare Herritarreko bozeramaileak, Antoni Bassas eta Pili Kaltzada kazetariek eta Javier Sadaba filosofoak 11:15etan La Bolsa eraikinean antolatutako eskubide eta askatasunen inguruko mahainguruan parte hartuko dute.
Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da La Casillatik.