Erriberako Merkatuak erosketak online egiteko aukera eskaini du

uriola.eus 2020ko aza. 10a, 10:04

Produktuak Erriberako Merkatuaren webgunean eros daitezke. Bilbo, Basauri eta Etxebarritik egin daitezke eskaerak. 

Alde Zaharreko Erriberako Merkatuak bere produktu guztiak sarean eskegi ditu Kibu plataformaren bidez. Haien helburu nagusia garai zail hauetan digitalizazioaren bidez salmentak berpiztea da. Halaber, Erriberako Merkatuko tokian-tokiko produktuak jende gaztearengana heltzeko aukera bezala ikusten dute.  

Bezeroek webgunetik merkatuko edozein produktu erosteko aukera izateaz gain, produktu horiek nola nahi dituzten ere erabaki dezakete. Plataformaren bidez dendako langileak bezeroaren eskaria jasotzen du, produktuak prestatzen ditu eta banatzaileak erosketak bezeroaren etxera eramaten ditu.

Eskaerak egiteko ordutegiak 5 tartetan banatuta daude: goizeko 10:00etatik 12:00etara, 11:00etatik 13:00etara, 12:00etatik 15:00etara, 15:00etatik 18:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.