Bederatzi galderaz eta bederatzi erantzunez osaturiko liburuak alde batetik Europako funtsen gaineko funtsezko gakoak azaltzen ditu, bestetik, programak ekar ditzakeen eraginak aztertu eta aldi berean alternatiba ezberdinak ere proposatzen ditu eskuliburuak.
Izan ere, Europar Batasunaren berreskuratze funtsek eredu ekonomiko berdeago, digitalago eta erresiliateago bat proposatzen duten arren, egitan 'gure kontinenteko enpresa handiak erreskatatzeko premiazko ahalegina' besterik ez dela aipatu du plataformak. Eta horregatik liburu honen bitartez, politika 'zalantzagarri' horri buruzko eztabaida zabaldu nahi izan dute.