Elkartasun mosaikoa egingo du Sarek bihar goizean Bilboko Plaza Barrian

Urriaren 23an mobilizazio nazionala deitu du Sarek Donostian. Bilbon bihar eguerdian elkartasun mosaikoa osatuko dute, datorren larunbateko manifestaziora dei eginez. 

'Ibilian-ibilian etxerako bidean' lelopean manifestazioa deitu du Sarek Gipuzkoako hiriburuan datorren larunbatean. Presoen etxeratze prozesuaren "bigarren aroari bultzada emateko" helburuarekin mobilizatuko dira, hauen arabera "presoen gaia erdigunean jartzeko beharra dagoelako". 

Donostiako mobilizazioa zabaltzen jarraitzeko asmoz, bihar eguerdiko 13:00etan Plaza Barrian elkartasun mosaikoa osatuko dute.