Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira egitarau berezia prestatu du Bilboko Itaiak.
Lehenik eta behin, azaroaren 19an, ostirala, Euskal Herri mailako antolakundeak martxan jarri duen Oh gu hemen interneteko eztabaida saioaren lehenengo atala proiektatuko dute jendaurrean. Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean izango da, 19:00etan. Hain zuzen, indarkeria matxistaren gaia jorratuko dute Youtuben jada ikusgai dagoen estreineko bideoan.
Mobilizazioa
Horrez gain, azaroaren 25ean bertan ere kalera ateratzeko deia egin du Bilboko Itaiak. Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki lelopean mobilizazioa egingo dute, 18:30ean abiatuko dena Indautxu plazatik.