2005etik, ohikoa bihurtu da Alde Zaharreko Denda, Ostalaritza eta Enpresen Elkarteak antolatzen duen azoka txikia. Horrela, urtero bezala, mota anitzeko saltokiek euren denden aurrean aipatutako produktuak jarriko dituzte, batzutan % 80ra edo % 90era irits daitezkeen beherapenekin.
Aurtengo edizioaren bereizgarri bezala, aipatzekoa da 3 egun iraungo dituela; orain artekoek baino egun bat gehiago, alegia. Aldaketa horrek merkatuak azken urteetan sortu duen interesean du jatorri.
Ganga azoka txikia bi aldiz urtean ospatzen da eta pagotxaren baten bila datorren jende asko erakartzen du. Antolatzaileek ekimen honek denda txikien garapenenerako suposatzen duen garrantzia eta onurak azpimarratu dituzte. Gogorarazi nahi izan dutenez, azoka txiki eredu honen bitartez, bezeroei urtean zehar erakusleihoetan ikusi dituzten produktu berdinak oso prezio baxuetan erosteko aukera ematen die. Era berean, egun hauetan, merkatariek artikuluak askatzeko eta denboraldi berrikoak sartzeko aukera paregabea dute.
Bada, azoka txiki honetan parte hartzen duten saltokiek Ganga Market-en logoa agerian izango dute eta ofertan jarritako produktuak dendaren aurrean erakutsiko dira, prezioa bistan utziz. Gainera, aurten Alde Zaharreko zenbait tabernek bat egin dute ekimenarekin eta prezio bereziak eskainitako dituzte 3 egunetan zehar.