Peña Athletic Casco Viejo izango da edizio honen antolatzailea. Hala, jaialdi honen baitan, kirol, aisialdi eta gizarte ekintza ugari antolatu dituzte hiru eguneko jaialdirako: erakusketak, aurkezpenak, pintxo dastaketak eta abar.
Orotara, talde zurigorriak munduan dituen 478 peñetatik 130 inguru espero dira asteburu honetako ekitaldietan; hamaika herrialdeetatik etorritakoak, hain zuzen (AEB, Japonia, Kolonbia, Frantzia…). Era horretan, ekintza gehienak Alde Zaharrean gauzatuko diren arren, antolatzaileek bertako jarraitzaileak parte hartzera animatu nahi dituzte.
Antolatutako ekintzen artean, Peña Athletic Casco Viejoko kideek Athleticeko eta Sestaoko jokalari beteranoen arteko partidua nabarmendu nahi izan dute bereziki. Partidua Mallonako futbol zelaian izango da eta ezkerraldeko Athleticen peñen arteko senidetzea sustatzea du helburu.
Inmaculada Legarreta Peña antolatzailearen presidentearen hitzetan, “Kongresu honek eskaintzen digun guztiaz elkarrekin gozatzeko egun batzuk ditugu aurretik. Jardueraz betetako hiru jardunaldi, gure familia zuri-gorri handia berriz elkartzeko gune ezin hobea izatea espero dugu, kolore hauekiko eta Athleticek esan nahi duen guztiarekiko pasioa partekatzen baitu, munduan bakar egiten gaituztenak”.