Auzoan turistifikazioaren inguruko legediari eta Udalean aurkeztu beharreko mozioari buruzko informazio saioak eskaini ostean, biharko osoko bilkuran aurkeztuko dituzte haien aldarriak Bihotzean Alde Zaharreko auzo elkarteko kideek.
Hiru izango dira aurkeztuko dituzten proposamenak: lehenengoan Etxebizitza eta Pisu Turistikoen hazkundean Bilboko osotasunean hiritarren etxebizitza bat eskuratzeko orduan dakarren eragina aztertzeko ikerketa bat egitea, barruti eta auzo desberdinetako egoera ezagutzeko; Alde Zaharrean soilik ez, eta hiri osoan turismoak dituen eraginak aztertu eta egungo eta etorkizuneko hiri ereduarei buruzko gogoeta sustatzeko. Bigarren neurria egungo Hirigintza Plan Orokorra moldatzea, pisu turistikoak dituzten eraikinetan bizi diren auzokideen kexak eta komunitatean eragiten duten “distortsioa” kontuan hartuta, etorkizunean hauek mugatu daitezen; eta, hirugarren eskaera, Eusko Jaurlaritzari pisu turistikoen hazkundea eten dezan moratoria bat ezartzeko eskaera egitea, lehen puntuan aipatutako ikerketa egin arte, eta auzokideen salaketak kontuan hartu, eta pisu turistiko ilegalak aztertzeko baliabideak handitzea, etorkizunean halako egoerak errepikatu ez daitezen.
Auzo elkarteak, Udalaren zuzenketak aurreikusita, eskatzen duten guztia bete arte ez direla konforme egongo azaldu du, “STOP PISU TURISTIKOAK ORAIN! Auzoa zaindu, auzoan bizi!