ANTÍGUONA antzezlana egongo da urtarrilaren 7an Arriaga Antzokian, Chema Trujillok zuzendua. Jatorrizko istorioaren degradazio sakona… fartsa antza hartzen duena.
ANTÍGUONA jatorrizko istorioaren degradazio sakon baina ia saihestezinaren ondorioa da. Liluratu egiten gaitu emakume garaikide (egungo) batzuek eskaintzen diguten ikuskizun publikoak, nahiz eta feminismoa, aukera-berdintasuna eta justiziarik oinarrizkoena ukatzen duten. Lan honetako Antigona ideia zaharretan tematuriko emakumea da. Ustez ideia zintzoak eta sakratuak direnak babesten ditu, nahiz eta horiek bere buruaren aurka eta bere interesen aurka joan. Dena oso-oso tragikoa da. Hain da tragikoa ezen, errealitatetik ateratzen baitzaitu eta fartsa-itxura hartzen baitu.