2025/02/27 19:00 - 21:00

Antzerkia

LAUTAN HIRU ANTZERKI-JAIALDIA: Arima eta bihotza, eta Heroiaren mina

LAUTAN HIRU ANTZERKI-JAIALDIA: Arima eta bihotza, eta Heroiaren mina
Alde Zaharra

19:00 - Kalderapeko
ARIMA ETA BIHOTZA / Mikel Losada – Anje Oregi / 15’
Sinopsia: 2060. urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladan
aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako; gero eta narrasago, dezente (edo indezente)
alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.
20:00 – 7Katu gaztetxea
HEROIAREN MINA / Gaizka Chamizo / 15’
Sinopsia: Publikoarekin hartu emanean, bakarrizketa bat. Burdinezko barra hotz batekin dantza bat. Maitasun erromantikoari jake mate egiten dion eszenaratze gordina. Zuzen-zuzenekoa, gezurrik edo erdibideko egiarik gabekoa.