Datorren astelehenean, hilaren 15ean, Herri Dendaren ateak irekiko ditu berriro, 13. urtez, Zirika! Herri Guneak, Alde Zaharrean. Herri Denda hainbat kolektiboren topagunea da, haien lana ezagutzeko eta egun hauetan salgai jartzen duten materiala erosteko aukera ematen duena.
Urtarrilaren 3ra arte liburuak, kamisetak, egutegiak, musika eta beste hainbat gauza egongo dira Bilboko herri mugimenduen azokan. Astelehenetik larunbatera egongo da irekita. Goizetan 10:00etatik 14:00ak arte, eta arratsaldetan 16:00retatik 20:00ak arte egongo da zabalik. Jai egunetan eta 20, 24 eta 31n arratsaldez itxita egongo da.)
Pasa zaitez, ezagutu ezazu kolektiboen lana eta eraman itzazu gauza ederrak eta interesgarri haien sostenguari laguntzeko.