Aitzol Gogorza oreretarra larriki eri dauden 10 euskal presoetako bat da, obsesio konpultsio nahasmen larriak jota. Berriki, epaileek uko egin diote bai 100.2 artikulua bai zigorraren etena ezartzeari. Azken urteak Basauriko espetxean eman ditu.
Asteazkenean, azaroak5, Basurtura eraman behar izan zuten arnas arazo larriengaengatik eta atzo, birika tronboembolismo bat "tromboembolismo pulmonar"-a izan zuela, birika infartoa ematen duena, azaldu du Etxerat elkarteak ohar bidez. Preso eta deportatu politikoen senideen elkartetik azpimarratu dutenez, "oso krisi larriak dira biak ala biak" eta momentuz ospitalean jarraitu beharko du infartoaren inguruko frogak egin arte.
Etxeratek, Aitzol eta bere senitartekoek "pairatutako eskubide urraketa salatu" nahi du. Diotenez, "larriki gaixo egon arren, espetxean mantentzen dute; baina kalean beharko luke gaixorik dagoelako; kalean egoteko eskubidea duelako". Gogora ekarri dute ere, aspalditik piztu zuela Etxeratek kasu honen inguruko "alarma gorria" eta bere egoera eta espetxea "bateraezinak" direla argi daukate.
Bukatzeko, Espainiako eta Frantziako Gobernuek larriki eri dauden preso politikoen aurrean duten jarrera "zitala" gaitzetsi dute; "osasun eskubidearen kontrakoa baita".