Aparkalekuak 120 plaza ditu. Horietako 4 mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat eta motorrak aparkatzeko lekua ere badu, hain zuzen, 12 motor aparkatzeko. Sarrera leku batetik da eta irteera beste batetik.
Jarduketa-eremuak, Basurtuko Ospitalearen aurrean, ez zuen erabilerarik eta jendearentzat itxita zegoen. Aparkaleku berriak 120 plaza ditu eta auzotarren eskaerari erantzunez, auzoan aparkalekuaren gaia hobetzeko egindako jarduketa izan da.
Geltokiaren estalkiaren gaineko zabaltza egokitu da, lan hauek eginda: betelanak, asfaltoa botatzea, oinezkoentzako pasabide berri beheratuak egokitzea, uhinbikoak eta eskudelak ixtea, ura biltzeko sistema egokitzea, argiteria eta seinaleztapena.
Jarduketa honen aurrekontua 244.880,38 eurokoa izan da. Obrak ekainaren 2an hasi zituzten eta aparkalekua zerbitzuan jarri da uztailaren 3an.
Gaur, Juan Mari Aburto alkateak, Obra eta Garraio Saileko zinegotzi Ricardo Barkalarekin eta beste zinegotzi batzuekin batera, Bilboko Udalak Basurtun, FEVEren geltokiaren estalkiaren gainean egokitutako aparkaleku berria bisitatu du.
Azken lau urteotan Bilbon 2.000 plaza berritik gora
Basurtuko tren-geltokiaren gaineko aparkaleku honetaz gain, Bilboko auzoetan lur gaineko aparkaleku hiru ireki ditu Udalak orain dela gutxi.
Buenavista etxaldean, Arangoitin, aparkatzeko 24 plaza. Horietako bat mugitzeko zailtasunak dituen pertsonentzat. Aurrekontua 147.648, 48 eurokoa da. Obrak ekainaren 16an hasi zituzten eta gutxi gorabehera 8 aste beharko dira aparkalekua irekitzeko.
Bigarrena Abusun da. Uztailaren 3an zabaldu zuten eta aparkatzeko 44 plaza izango ditu. Horietako 2 mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Orain arte erabilerarik ez zuen orube batean, Arginao kaleko bidea berrantolatu behar izan da, bide horretan aparkatzeko leku gehiago edukitzeko. Aparkatzeko 29 zati lortu dira (lerroan eta zeharka). Jarduketa honen aurrekontua 222.958, 11 eurokoa izan da.
Hirugarrena Jasokunde auzoan aurkitzen da. Haize Errota magalaren alboan kokatutako aparkalekuak 14 plaza izango ditu. Lanak bi aste barru hasiko dira.
Bilbon, azken lau urteotan aparkatzeko 2.000 plazatik gora egokitu dira. Horiei gehitu behar zaizkie aparkaleku berri hauetakoak. Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak auzotarren eskaerari erantzutea eta auzoetan aparkatzeko dagoen problemari erantzun egokia ematea izan du xede.