Zazkel taldeak emango dio gaur hasiera Bilbao BBK Live jaialdiari

uriola.eus 2017ko uzt. 6a, 09:31

Kobetamendiko jaialdiak gaur irekiko ditu ateak hiru egunez Bilboko garaiak musikaz eta festaz betetzeko. Zazkel taldeak emango dio hasiera festibalari 17:45ean eta Maadraassoo taldeak amaiera 05:15tik aurrera, 12 ordu baino gehiagoko musika aukera zabala eskainiz. Jaialdiak kartelean eraso sexisten aurkako kanpaina txertatu du: EZ beti da EZ.

Iritsi da eguna. Kobetamendiko jaialdiak gaur, ekainak 6, irekiko ditu ateak ekainarem 8ra arte Bilboko garaiak musikaz eta festaz betetzeko. Zazkel taldeak emango dio hasiera festibalari 17:45ean eta Maadraassoo taldeak amaiera 05:15tik aurrera, 12 ordu baino gehiagoko musika aukera zabala eskainiz. Last Tourrek, jaialdiaren antolatzaileak, 13:30ean ezusteko kontzertua iragarri du Bilbao BBK Live kontzertu berezien baitan.

Depeche Mode taldeko kideak lider izango dira gaur, uztailak 6, eta egun horretan Justice nahiz The 1975 taldeek ere joko dute, besteak beste. Banda britainiarrak hirugarren aldiz aukeratu du Bilbao BBK Live jaialdia Global Spirit Tour munduko bira egiteko, maiatzean Stockholm hirian hasi zena. Depeche Mode taldeak 100 milioi baino gehiago saldu ditu eta 30 milioi zale baino gehiagoren aurrean jo du mundu osoan. 

Horiez gain, Justice taldeak ere ostegunean kontzertua eskainiko digu. Bandak musika elektronikoa rock estiloarekin fusionatzen du, eta hamarkada bat baino gehiago darama arrakasta izaten. Lehenengo eguneko karteleko beste talde garrantzitsuenetako bat The 1975 da, indie estiloan nazioartean jarraitzaile gehien dituen bandetako bat. Taldearen azken LPa salduena izan da Erresuma Batuan, NME aldizkariak urteko albumik onenentzat jo du eta Mercury Prize sarietan Urteko Diskorik Onena kategoriarako izendapena jaso du.

Banden Lehiaren azken edizioko irabazleak, Zazkel taldeak, jaialdiaren karteleko bandei aurre hartu die egitarauan; 80ko hamarkadako euskal pop-ean, afrobeat-ean, eta disko musikan oinarritutako erritmo proposamen interesagarria aurkeztuko dute gaur 17:45ean.. 

Bilbao BBK Live Bereziak

Kometamendiko kontzertuez gain, hirian ere Bilbao BBK Live kontzertu berezia izango da Kale Nagusiko BBK Aretoaren kanpoaldean. Last Tourrek, jaialdiaren antolatzaileak, 13:30ean ezusteko kontzertua iragarri du.

[2917-07-03] Bilbao BBK Live Jaialdia nazioarteko 70 talderen agertokia izango da asteburuan