Tentsio altuko dorre bateko langile bat hil da Bilbon

Basurtu Kastrejana auzoan goizeko 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, EITBk adierazi duenez.

Beyena lantoki zaharretik hurbil dagoen tentsio altuko dorre batean lanean ari zela hil da langilea. Osalanek istripuaren arrazoiak ezagutzeko ikerketa abiatu du.