Desokupa taldeak Basurtuko lokal bat hustu duela salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur Aita Donostia plazan

uriola.eus 2021ko mai. 10a, 16:20

Faxistak kanpora! lelopean Basurtuko Gazte Asanbladak eta Sare Antifaxistak elkarretaratzea deitu dute gaur auzoko Aita Donostia plazan, arratsaldeko 20:00etan. 

Auzokideek sare sozialetan azaldu dutenaren arabera, Desokupa taldeak gaur goizeko 09:30ean Basurtuko lokal bat hustu du. Horren aurrean mobilizazio deialdia zabaldu dute talde ultraeskuindar honen aurka Aita Donostian arratsaldeko 20:00etan.