Bilboko Zirkuitua: LA ODISEA antzezlana Basurtu Udaltegian. Apirilak 3, 19:00etan.
Kai Errea antzerki konpainia Odisea deritzon lehen proiektua aurkeztera dator, hau da, Homeroren obra ezagunaren Alberto Conejeroren bertsioa, Javier Liñerak egokitu eta zuzendutakoa. Ikuskizunean, kontakizun epikoaren teatraltasunari eutsi diote. Antzezleek antzeztu eta kontatu egiten dute, eta antzezle izatetik narratzaile izatera igarotzen dira. Aktoreen iraganaren eta orainaren arteko zubi bat dago; eta, hala berean, badago tirabira, elkarrizketa, eztabaida hain desberdinak diren bi errealitate horien artean.
Zuzendaritza: Javier Liñera
Antzezleak: Osvaldo del Valle, Ander Jiménez, Iratxe Azkarategi, David Pérez-Zamacona, Ale Aparicio, Juan Maté, Gorka Bakedano, Nerea Arrieta Ibáñez