Aste Nagusia 2014

Abuztuaren 17an jakotatuko dute Euskal Herriko Koparen laugarren edizioa

uriola.eus 2014ko abu. 11a, 17:49

Gaur goizean aurkeztu dute Euskal Herriko Koparen IV. edizioa. Athletic eta Errealeko emakumeek abuztuaren 17an, igandea, 19:00etan, jokatuko dute Maionako futbol zelaian, aurtengo norgehiagoka.

Jai Batzorde Mistoak, Euskal Herria Kirolak eta Athletic zein Errealeko kapitainek parte hartu dute aurkezpenean. Aste Nagusiaren programazioaren baitan egongo da partida eta antolatzaileen esanetan, egitasmoak garrantzi berezia du "jai ereduaren oinarrian jai konprometituak bultzatzen ditugulako eta zentzu horretan bereziki garrantzitsua delako emakumeok aisian, kultur-jardueretan eta festetan parte hartze zuzena izatea".