Joan den asteburuan inauguratu du Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, Mallonako kirol-instalazioetan aldagelen eraikin berria. Instalazio berriak 11nako futbol-zelaiaren albo batean daude. Eraikin berriaren azalera 318,39 metro kuadrokoa da. Solairu bakarra du eraikin berriak.
Ekitaldian gobernu-taldea egon zen, alkatea Ibon Areso jauna buru. Horiekin batera udalbatzarreko beste kide batzuk ere egon ziren. Agintariek bertatik bertara ikusi zituzten obrak. 18 aste eman dute lanean langileek. Guztira, Bilboko Udalak egindako inbertsioa 587.800 eurokoa izan da.
300 m2-tik gora
Mallonako futbol-zelaiko aldagelen eraikin berri honen azalera 318,39 m2–koa da, solairu bakarrean. Instalazio hauek daude: 6 aldagela, emakumezkoentzako komuna, gizonezkoentzako komuna, biltegia, garbiketa-gela, galdara-gela eta metagailuen gela. Kanpotik zuzenean sartzen da instalazio horietara guztietara eta erabiltzaileek ez duten leku beretik zertan pasatu.
Eraikin berria kokatutako lurrean egon daitezkeen erabilerak Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean eta Uri Zaharraren Berregokipenerako Plan Berezian daude zehaztuta. Araudi bietan ezarritako hirigintzako parametroak betetzen ditu eraikin berriak.
Argiei, aireztapenari, ebakuazioari, babesari, behe-tentsioari eta abarri dagokienez kirol eta erabilera publikoa erregulatzen duten arautegiak ez ezik, horien segurtasunari buruzkoak ere kontuan hartu dira; hala nola, suteei eta akustikari buruzkoak.
Honelako planteamenduetarako diseinuari buruz indarrean dauden arauak eta horiek inplikatzen dituztenak ere kontuan hartu dira eraikin berria egiteko. Hori, bai programa orokorrari, bai kirol erabilerari eta gela bakoitzaren erabilera eta azalerari dagokienez.